Hezkuntza proiektua

HEZKUNTZA PROIEKTUA

Gure proiektuaren nondik norakoak, zergaitik egiten gaitu ezberdinak eta hezkuntza merkatuko eskaintza egokia

GURE ESKAINTZA

Kudeaketa sistema

Ezberdin egiten gaituen sistema ezagutu ezazu

Hezkuntza proiektua

Metolodogia, lan eremuan aurki daitekeen egoera erreal konplexu bati irtenbidea ematean datza, ikasleak ekipo batean partaide aktibo moduan lan eginez.

Ikasle bakoitzak, bere irteera profila oinarri hartuta, beharrezkoak zaizkion zeharkako konpetentzia (talde lana, komunikazioa, gatazka kudeaketa, ekimena..) eta espezifikoak bereganatzeko aukera du.

Eta guztia hezkuntza kooperatiboa ardatz hartuta:


  •  


    Elkarmenpekotasun positiboa

  •  


    Helburu komuna

  •  


    Bakarkako erantzunkizuna

  •  


    Aurrez-aurreko komunikazioa

Multilingualism – Eleaniztasuna

Ikastolan hizkuntzetan honako profila lortzen duten pertsonak hezi nahi ditugu:

  • Euskara eta euskal kulturarekiko konprometitua: Euskara eta euskal kultura sustatzeko, ikastolan eta gizarte mugimenduetan konpromisoz auzolanean parte hartuz, euskal herritar arduratsu izateko.
  • Euskaldun eleanitza: ahoz zein idatziz egoera profesionalak eskatzen dion hizkuntza era egokian eta eraginkortasunez  erabiltzeko (euskaraz eta gaztelaniaz  adierazpen bikaina eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean eraginkortasuna,  aurrez aurre nahiz eremu digitalak erabiliz  bere iritziak eta azalpenak komunikatzeko).

Enpresak

Hauek dira gurekin kolaboratzen duten enpresa batzuk