Berriak

Maiatzaren 12an hurbil zaitez antolatu dugun EGUN OSASUNTSUra.

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak, auzokide guztiak gonbidatu nahi ditu, egun horretarako prestatuta ditugun ekintzetara:

Goizeko 8etan Josu Martinez mediku dietalariaren hitzaldia izango dugu. Bertan, eguna ondo hasteko gosarian hartu beharreko jaki egokiak zein diren azalduko digu eta, ondoren, inori zalantzarik gera ez dakion, denok elkarrekin gosalduko dugu.

11:30 etan Zumba Maratoia Mila García-Iturrosperen eskutik eta 12:30tan futbol txapelketa ikasleen eskutik ikastolako patioan.

Guztiak gonbidatuta zaudete eguna gurekin pasatzera!

Eta ez ahaztu… BIZI MUGITUZ ETA ELIKATUZ!!!!!