Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako programa

Zer da Ikasenpresa?

Ikasleak ikasgelan norberaren enpresa sortzeko aukera ematen digun programa.

Zer egiten du ikasleak?

  • Ikasleak bere ideia den enpresa sortzen du, enpresa honetan produktu edo/eta zerbitzuak produzitu eta hauek une ezberdinetan leku ezberdinetan (ikastetxean, programako azokan, ingurune hurbilean) saldu.
  • Enpresako produktuak saldu ahal izateko enpresaren jarduera guztiak egiten dituzte irudi korporatiboa, marketing-a, merkatu ikerketa, kontabilitatea, etab.

Zer lortzen du honekin ikasleak?

Enpresa bat martxan jartzeko jarduera guztiak ezagutzea, ekintzaile izateko gaitasunak trebatu eta garatzea.

Nola aritzen da ikaslea?

Ikaskuntza-metodologia guztiz praktikoan, beti ere, teknologia berriak oinarrizko baliabide hartuta.

Zein da ikaslearen balorazioa?

Esperientzia guztiz postiboa.

Zer da STARTinnova?

  • Gazteen artean jokabide ekintzailea sustatzeko programa.
  • Enpresaren, gizartearen ekintzailetza egitasmoa martxan jartzeko beharrezko diren metodologia eta tresnen trebakuntza lortzeko programa.

Zer egiten du ikasleak?

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak sustatutako programa

Zer da Urratsbat programa?

Lanbide Heziketako ikasleek bere enpresa sortzeko programa.

Zer ahalbidetzen du programak?

  • Ikastetxeetan dauden baliabideak ikasleak bere enpresa-egitasmoak sortzeko eta martxan jartzeko erabiltzea.
  • Ikastetxean enpresa hori sortzeko tutore-lana jasotzea (bideragarrriak ote diren, non kokatu, beharrezko baliabide teknikoak eta halakoak aztertzea) eta aholku-laguntza teknikoa jasotzea.

Nori zuzendua dago?

  • Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
    Ikastetxeko ikasle ohiei.
  • Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein prestakuntza ofizialaz kanpoko ikasleei, kastetxe horren bitartez egin dituelako, edota zentro horrekin zerikusia duen edozeini.