Gure izaera

Tolosako INMAKULADA Lanbide Ikastola (TILI) 2004. urtetik  Langileen Kooperatiba gisa antolatuta dagoen Hezkuntza Zentroa da.  Euskal sustraietan errotuta dagoen Kooperatibismoan eta honek dituen oinarrizko printzipioetan  zinez sinesten dugulako hartu genuen erabaki hau.

Urtebete beranduago, 2005.urtean, TILIk Ikastolen elkartean sartzeko erabakia hartu  zuen.  Zergatik eman genuen urrtas hau?  Gure gizartearen partaide sentitzen garelako, bere kultura, euskal kultura, zabaldu nahi dugulako eta bere hizkuntzaz, euskaraz,  irakatsi, ikasi, lan eta bizi nahi dugulako.

Honako hauek dira gure ikastola  identifikatzen dituen ezaugarriak:

  •   Ikaslearekiko gertutasuna
  •   Ekintzailetasuna.
  •   Inguruko enpresekin konpromisoa.
  •   Berrikuntza.
  •   Nazioartekotasuna.
  •   Gizartean errotua.

2017-18 ikasturtean, Estrategialdi berri bati ekin diogu (2017-2021) eta hau da,  gaur egun,  TILIk duen Xedea:

“Kudeaketa Sistema aurreratuenetan oinarriturik, gure ikasleei, metodologia aktiboak erabiliz, prestakuntza berritzailea eskaintzen diegu. Prestakuntza honek gure gizarteak eta inguruko enpresek eskatzen dituzten konpetentzien eskuratzea ziurtatuko du. Osasun eta Gizarte Zerbitzu arloko enpresekin amankomuneko proiektuak elkar lanean landuko ditugu eta gure ikasleak lan munduan izango duen arrakasta bermatuko dugu, ikasle honen eleaniztasuna, sortzeko ekimena eta ikerkuntzarako grina sustatuz.”

Gure kudeaketa sistema ezagutu nahi baduzu…