Gure ikastetxea Erasmus+ programa europarrean parte hartzea ahalbidetzen dion Erasmus Gutunaren jabe da, ikasleei atzerriko enpresetan praktikak egiteko aukera eskaintzen zaielarik. Erasmus charter for higher education 2014-2020.

Honela, formazio beharrak Europako beste herrialde batean asetzeaz gain, ikasleek beste kultura bateko hizkuntza eta ohiturak ikasteko berebiziko aukera dute, besteekin erlazionatzeko trebetasunak lantzeaz gainera.

 

Alde batetik, goi mailako ikasketentzat ikastetxeak proiektu propioa du eta diru-laguntzak eskatzen ditu ikasleak atzerrira bidaltzeko. Bestalde, Confebask-en bitartez ere atzerrian praktika aldiak eskaintzen dira.

Polonia, Italia, Frantzia, Erresuma Batua, Portugal…bezalako herrialdeetan burutu daitezke praktika aldiak. Irakasleek ere badute atzerrian esperientzia eskuratzeko eta metodologia desberdinak ezagutzeko aukera, beren eguneroko lana hobetzeko asmotan burutako egonaldien bidez.

 

Zer da Erasmus +?