agenda21

ESKOLAKO AGENDA 21 2017-18: KLIMA ALDAKETA

Sarrera

Klima aldaketa aurrez aurre ditugun ingurumen erronka premiazko eta konplexuenetako bat da, eta, beraz, bere biziko arreta eskatzen du gizarteko eragile ezberdinen aldetik.

NBEko Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko panelak (IPPC) argi eta garbi adierazi du XX. Mendearen erdialdetik gertatutako berokuntzak gizakion jardunak sortutako berotegi-efektuko gasen igorpenek eragindakoa dela.

Azken 150 urteetan, munduko tenperatura 0,8ºC inguru igo da, eta hazten jarraituko duela aurreikusten da. 2015. urtea orain arte erregistratu den urte beroena izan dela kontsideratzen da. Aldaketa hauen ondorioak nabariak dira eta hainbat sektoretan dute eragina, hala nola nekazaritza edo basogintza, energiaren ekoizpenean, turismoan edo orokorrean azpiegituretan.

Ondorioz, nazio mailako gobernu ezberdinek hainbat konpromiso hartu dituzte aldaketa honi aurre egiteko, bi alderdi nagusitan egituratuz: berotegi efektuko gas (BEG) emisioak murriztu edo arintzea, eta haien efektuetara egokitzea. Biak daude estuki lotuta eta osagarriak dira.

Hau guztia kontuan hartuz, eta gaiak duen garrantziaz jabetuz, 2017-18 ikasturtean gure ikastolan, Tolosaldeko hainbat ikastetxerekin batera Eskola Agenda 21 proiektuaren barnean “Klima aldaketa” gaia landuko dugu.

 

Helburua

Proiektu honen helburu orokorra aipatutako egoera kontuan hartuz, klima aldaketaren zergatiak eta ondorioak ezagutuz, eskualde honetan aurreikusten diren aldaketak aztertu eta aldaketa hauek ez gertatzeko edo arintzeko zein ekintza egin daitezken proposatu eta egoera berrira egokitzeko proposamenetan pentsatzea da.