LANBIDE HEZITAKO KALITATERAKO ETA GAITASUNA EBALUATZEKO EUSKAL AGENTZIAREKIN ELKARLANEAN DAGO IKASTETXEA

 

Zer da?

Lanbide-esperientzia handia izan arren titulu ofizialik ez duten pertsonentzako baliabide bat da. Horrela, kualifikazio profesional batean ezarritako konpetentzia-atalak ofizialki akreditatu daitezke, lan-esperientziaren eta bizitzan zehar eskuratutako prestakuntza ez-formalaren gaineko analisi eta ebaluazio baten bidez.

Egitura horretan sartzeko betebehar nagusia, besteak beste, lan-esperientzia egiaztatzea da.

1. mailako kualifikaziorako, bi urte baino gehiagoko lan-esperientzia eta/edo egiaztatubeharreko gaitasunei lotutako 200 prestakuntza-ordu; eta, 2. eta 3. mailako kualifikaziorako, 3 urteko lan-esperientzia eta/edo 300 prestakuntza-ordu.

Prozedura

Lanbide-esperientzia egiaztatzeko prozesuan parte hartzeko, izena eman behar duzu, Eusko Jaurlaritzak dagokion deialdi publikoa egiten duenean.

Onartua izan ostean, prozesu batean parte hartuko duzu. Prozesu horrek hiru fase ditu:

1. AHOLKULARITZA: Zure lanbide-sektoreko adituek zure historia aztertuko dute, eta zer gaitasun eskuratu dituzun eta zein falta zaizkizun ikusiko dute. Txosten bat egingo dute, hau adierazteko: hurrengo fasera pasatzea egokia dela edo zure lan-esperientzia osatu behar duzula prestakuntzaren bidez.

2. EBALUAZIOA: Adituen batzorde batek proben bidez ikusiko dute ea egiaztatzeko eskatu dituzun gaitasunak eskuratu dituzun.

3. ZIURTAGIRIA: Administrazioak ziurtagiri bat egingo du egiaztatutako gaitasun-unitate bakoitzeko.

Ziurtagiri horiek metatu daitezke, profesionaltasun-egiaztagiria eskatzeko edo lanbide-heziketako titulu batera sartzeko, baldin eta sartzeko baldintzak betetzen badira.

Informazio gehiago Esperientzia Egiaztatzeko Egiturari buruz (Hezkuntza web orria)