Hezkuntza sailak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko eta itunpekoei IKT Heldutasun ziurtagiriak eskura ditzaten deialdia egin du 2014/2015 ikasturtean.

 

IKT Heldutasun ziurtagiriak, euskal eskolen teknologia modernizatzeko planteamendu zabalago batera jotzeko, bultza egiteko irakaskuntzan metodologia aldatu dadin eta irakasle-, administrazio-, informazio eta komunikazio-prozesuak digitalizatu daitezen du helburu.

 

Ikastetxeko Heldutasun Teknologiko mailak beraz ondoko esparru hauek bermatzen ditu:

  • Irakasleen gaurkotzea teknologiaren alorrean.
  • Ikasgaietan eduki digitalak sortu eta erabiltzea.
  • Plataforma telematikoak abian jartzea, eginkizun pedagogikoan, administratiboan eta hezkuntza-komunitatearekiko komunikazioan eta harremanetan.

 

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak, 2014/2015 ikasturtean,  Heldutasun Teknologiko maila altuena lortu du.

heldutasun