Ikasteko leku aproposa

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola (TILI), lanbide heziketan historia eta ospea duen zentroa da , eta azken bost urte hauetan proiektu ezberdinetan lanean ari gara, kalitatezko hezkuntza-eskaintza emateko konpromisoarekin.

Kontsultatu gure lankideekin

Kudeaketa sistema etengabeko hobekuntzan eta bikaintasunean oinarritua dugu; 2008.urtean zilarrezko Q-a lortu genuen eta urrezko Q-rako lanean ari gara. Sistema partehartzailea, eta langile kooperatiba garenez, pertsonen kudeaketari garrantzia handia ematen diogu.

Baliabide kudeaketa eraginkorrean lan egiten dugu, ekipamenduei dagokionez eta gure ikastola handitzen jarraitzeko asmotan ( arautuan eta ez –arautua ere, eskaintza berriak eta ezberdinak indartuaz eta hedatuaz).

Enpresekin harreman sendoa

Lan zentroko heziketa sendoa dugu eta enpresekin elkarlanean ari gara; 300 konbenio baino gehiago ditugu Euskal herri guztian zehar eta horren ondorioa da gure ikasleen lan munduratze altua ( %80-ak baino gehiagok lana aurkitzen baitu).

 

Ziklo eskeintza