ikasenpresa

 

startinnova

urratsbat

Ikasenpresa (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako programa)

Zer da Ikasenpresa?

Ikasleak ikasgelan norberaren enpresa sortzeko aukera ematen digun programa.

Zer egiten du ikasleak?

Ikasleak bere ideia den enpresa sortzen du, enpresa honetan produktu edo/eta zerbitzuak produzitu eta  hauek une ezberdinetan leku ezberdinetan (ikastetxean, programako azokan, ingurune hurbilean)  saldu.

Enpresako produktuak saldu ahal izateko enpresaren jarduera guztiak egiten dituzte  irudi korporatiboa, marketing-a, merkatu ikerketa, kontabilitatea, etab.

Zer lortzen du honekin ikasleak?

Enpresa bat martxan jartzeko jarduera guztiak ezagutzea, ekintzaile izateko gaitasunak trebatu eta garatzea…

Nola aritzen da ikaslea?

Ikaskuntza-metodologia guztiz praktikoan, beti ere, teknologia berriak oinarrizko baliabide hartuta.

Zein da ikaslearen balorazioa?

Esperientzia guztiz postiboa.

 

STARTinnova

 

Zer da STARTinnova?

Gazteen artean jokabide ekintzailea sustatzeko programa.

Enpresaren, gizartearen ekintzailetza egitasmoa martxan jartzeko beharrezko diren metodologia eta tresnen trebakuntza lortzeko programa.

Zer egiten du ikasleak?

Ekintzailearen gaitasun ekintzaileak  landu.

Enpresaren negozio eredua  lantzen lagunduko dion  Canvas-metodoa ikasi.

Enpresaren negozio eredua sortu.

STARTinnova-k antolatzen duen negozio eredu egokienaren probintziako lehiaketan parte hartu besteak beste.

 

Urratsbat (Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak sustatutako programa)

Zer da Urratsbat programa?

Lanbide Heziketako ikasleek bere enpresa sortzeko programa.

Zer ahalbidetzen du programak?

Ikastetxeetan dauden baliabideak ikasleak bere enpresa-egitasmoak sortzeko eta martxan jartzeko erabiltzea.

Ikastetxean enpresa hori sortzeko tutore-lana jasotzea (bideragarrriak ote diren, non kokatu, beharrezko baliabide teknikoak eta halakoak aztertzea) eta aholku-laguntza teknikoa jasotzea.

Nori zuzendua dago?

  • Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketako Ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei.
  • Ikastetxeko ikasle ohiei.
  • Urruneko prestakuntzako ikastaroak zein Prestakuntza ofizialaz kanpokoak Ikastetxe horren bitartez egin dituelako zentro horrekin zerikusia duen edozeini.

 

ikasenpresa2


ikasenpresa3
startinnova3

startinnova2

ikasenpresa4

ikasenpresa5