1.ERANSKINA

 

TILI´ren  KUDEAKETA POLITIKA
 

 

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak (TILI)  kalitateko ISO 9001:2015, Ingurumen arloko ISO 14001:2015 eta Lan Osasun eta Prebentzioaren inguruko OSHAS18001:2007  arauen betekizunei erantzuten dien Kudeaketa Sistema Integrala (KSI) ezarrita dauka, bezeroen eskaera-baldintzak betetzeko eta etengabeko hobekuntza garatzeko modurik eraginkorrena dela jakitun.

 

 

TILIk bezeroekiko, legezko, arauzko eta guk geuk ezarritako betekizunak betetzeko  konpromisoa hartzen du, bai eta bere Kudeaketa Sistema Integrala etengabeko hobekuntza garatzeko ardura hartu ere.

 

1- Alde batetik, bezeroen (ikasleak eta enpresak) asetzemaila  eta gureganako konfiantza areagotu nahi dugu, eskainitako zerbitzuen eta produktuen kalitatea hobetuz,  ekintzailetasuna gure ikasleen artean sustatuz eta gure inguruko enpresekin garatuz eta egungo hezkuntza sistemak bultzatzen dituen metodologia aktiboak gure ohiko jardueratan txertatuz.

 

2-  Bestetik, eta gure gizartearekin dugun konpromisoa kontutan hartuta, Ingurumenaren zainketa eta babesa lantzeko neurriak hartzen ditugu eta gure bezeroak diren horiek (ikasleak eta enpresak) lan honetan ere inplikatzen ditugu.

 

3- Era berean, eta jakinda zein garrantzitsua den Politika hau gauza dadin gure erakundea osatzen duten langileen eginkizuna, gure langileen Lan Osasuna eta Prebentzioa dugu helburutzat. Gure langileen osasuna, Lan baldintza egokiak eta seguruak eta Lan arriskuen Prebentzioa dira TILIko Zuzendari Taldeak arlo honetan hartzen dituen 3 konpromisoak.

 

 

Hiru esparru hauek egoki garatzeko, TILIk beraiengan konfiantza osoa duen giza talde batekin lan egiten du eta inguruko enpresak (Osasun zentroak eta Zerbitzu enpresak)Alianzatzat hartzen ditu bere helburuak lortzeko bidean.

 

Gure ahalegin guztiak datozen eremuetan biltzen ditugu:

 

Ø  Gure ikaslea bere ikaste prozesuko jabe eta protagonista bihurtu nahi dugu eta profesional aditua izateaz gain, pertsona ekintzailea, Ikerkuntzarako grinaz eta gizartearekin konprometitua izan dadin lan egiten dugu.

Ø  Gure ikaslearengan inguruarekiko jokabide zuzenak landu nahi ditugu, etorkizunean,  bere portaerak eta sentsibilizazioak enpresaren inguruarekiko konpromisoa islatu dezan.

Ø  Lehiakorrak izan nahi dugu gure inguruko Lanbide ikastetxeen artean. Gure gizarteari eskaini nahi diogun kalitatezko zerbitzua,  gero gizartearen beraren onurarako izango dela ziurtatu nahi dugu.

Ø  Eskaintzen ditugun zerbitzuak eta produktuak, ahalegin kolektibo baten emaitzak direnez, kolektibo hori osatzen duten pertsonen osasunaren eta Lan arriskuen prebentzioaren zainketa lehenesten dugu eta gure langileengan horren inguruko sentsibilizazioa landu egiten dugu.

 

 

 

Ziur gaude, gure kudeaketa sistema integralak  sormena, eraginkortasuna, lehiakortasuna eta sentsibilizazioa garatzeko oinarri sendoak ezartzen dituela, eta sistema honen etengabeko hobekuntzan oinarritzen dugu gure alderdi interesatuek gurekiko dituzten espektatibak eta itxaropenak betetzeko arrakasta

 

 

Kudeaketa politika honek, eskuliburu honen 3.3. puntuan agertzen den tratamendua izango duenaren  konpromisoa hartzen dugu TILI´ko  Zuzendaritza Taldea osatzen dugun taldekideek.

 

***************************

Data: 2017ko irailan

Berrikusketa zkia: 7

Zuzendaritza Taldea: Ana Monge