Tolosako Inmakulada Lanbide ikastola (TILI) langileen kooperatiba gisa antolatuta dagoen ikastetxea da eta plantila osatzen dugun 26 langileok helburu berdinak dituen Lan Talde baten partaideak garela argi eta garbi daukagu.

Gure ikastolan, langile bakoitzaren garapen integrala lortzen ahalegintzen gara eta horretarako, TILI´ko pertsona bere osotasunean hartzen dugu hiru esparru ezberdin hauetan bere konpetentziak gara ditzan:

– Langilea den aldetik, bere lana ahalik eta hobekien gauzatu dezan.

– Hainbat balore dituen pertsona den aldetik, gure bezeroekiko harremanak eraginkorrak izan daitezen.

– Lan eremu bateko kudeatzailea den aldetik, gure ikastolaren kudeaketa sistemako partaidea senti dadin.

Guretako bakoitzaren garapen osoa eta integral lortzearren, Pertsonak kudeatzeko Sistema (PKS) bat daukagu erabat hedatua. Honen bitartez pertsonaren eremu ezberdinak lantzen ditugu:

– Pertsonaren lan postuaren egokitzapena.

– Pertsonaren jardueraren ebaluazioa.

– Pertsonaren formazioa.

– Pertsonaren errekonozimendua eta motibazioa.

Eta pertsona bakoitzaren lau eremu hauek garatzeko KEG (Konpetentzien Etengabeko Garapena) tresna erabiltzen dugu. Tresna honi esker, pertsona bakoitzaren hasierako diagnosia egin ondoren bere konpetentziak garatzeko formazio Plan indibiduala egokitzen zaio eta amaierako ebaluazioa egin ondoren berriro bere indar-guneak, ahuldadeak eta formazio beharrak identifikatzen ditugu, pertsonaren etengabeko hobekuntza lortuz eta gure formazioaren eraginkortasuna neurtuz.