Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak (TILI), 2006an langileen kooperatiba gisa antolatu zen unetik, oso garbi eduki du etengabeko hobekuntzan sustraitutako kudeaketa sistema (KS) eraginkor bat ezinbestekoa zela esparru ezberdinetan planteatutako erronken arrakasta lortu ahal izateko. Halaber, KS horrek  langile guztiak, salbuespenik gabe, onartutako tresna izan behar zuela argi ikusi genuen.

Bikaintasuna eta Etengabeko hobekuntzarako bidean, lehen “Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia” eta orain “Tknika Lanbide heziketarako berrikuntza zentroa” erakundearen ezinbesteko laguntza aurkitu dugu eta, bidelagun harturik, gure kudeaketa guztia sistema integral batean epe motzean ezartzeko asmotan gaude.

Eta, kudeaketaren arloan ere, TILI´ko langileak etorkizunak zalantzarik gabe ekarriko dizkigun hurrengo erronkei aurre egiteko prest gaude, gogoz eta ilusioz beterik.

URTEA HITOA
2008 EFQM – Zilarrezko Qa
2011 EKOSCAN
2012 EJ´ko EUSKAL AGENTZIAREKIN (gero TKNIKA) elkarlanaren hasiera PKS eta KSI inplementatzeko
2013 ISO9001
2014 AUTOEBALUAZIOA – HOBBIDE
2015 ISO14001
2016 OHSAS18001  —  KSI
2017…