Izengabea

Zer da Goi Mailako Heziketa Zikloetatik unibertsitatera sartzea?

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 44, 53 eta 65. artikuluetan zehaztutako Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua, diseinu eta arte plastikoetako goi mailako teknikari titulua, goi mailako kirol teknikari titulua edo baliokidea dutenek ez dute sarrera-probarik egin beharko unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetara sartzeko.

Onarpen nota

Maiatzaren 7ko 558/2010 Errege Dekretuaren 7.artikuluaren arabera, eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan sartu ahal izateko, lehen aipatu diren tituluak dituzten ikasleak fase espezifikora aurkeztu ahalko dira onarpen nota hobetzeko. Fase espezifiko hori honako irizpide hauen araberakoa izango da:

  • Ariketetan ebaluatuko diren gaien edukia izango da batxilergoko bigarren mailako modalitateko irakasgaien curriculumerako ezarritakoa.
  • Ikasle bakoitzak gehienez lau ariketa egin ahalko ditu, berak aukeratzen dituenak.
  • Ariketa bakoitzean bi aukera egongo dira eta ikasleak bat aukeratu beharko du.
  • Ariketa bakoitza 0tik 10 puntura bitartean kalifikatuko da, bi zifra dezimalekin. Azterketa gainditzeko gutxienez 5 puntuko kalifikazioa lortu behar da.
  • Unibertsitate publikoek kasuan kasuko onarpen notaren arabera esleituko dituzte plazak. Nota hori behean agertzen den formularen arabera kalkulatuko da eta hiru zifra dezimal izango ditu.
    • Onarpen nota = ZBN + a*M1 + b*M2
      • ZBN = Heziketa zikloko batez besteko nota.
      • M1, M2 = Fase espezifikoan gainditutako proben artetik onarpen nota onena ematen duten kalifikazioak, gehienez bi.
      • a, b = Fase espezifikoko azterketako notak haztatzeko parametroak.

 

Plazak esleituko dira lehen ezarritako moduan lortutako onarpen notaren arabera. Edonola ere, plazak esleitzerakoan berdinketarik egonez gero, lehentasuna izango dute egin nahi diren graduko ikasketei dagozkien jakintza arloetara atxikitako tituluak dituzten ikasleek.  (EDU/3242/2010 Aginduaren II. eranskina).


egutegu1

egutegi2