ZEREGINA
TOLOSAKO INMAKULADA LANBIDE IKASTOLA (TILI) Euskal Herriko Ikastolen elkartearen baitan (EHI) dagoen Erdi eta Goi Mailako Lanbide Heziketako itunpeko Zentro pribatua da, integrala, pertsonen bizi arteko etengabeko aprendizaia bermatzen duena eta katalogo modularra eta Lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozedurak erabiltzen dituena. TILI euskal izaera duen erakundea da eta hezkuntza kooperatiboan oinarritzen du bere lan jarduera. Bere kudeaketarako, Kalitate osoa eta Bikaintasunaren oinarriak ontzat hartzen dituena eta etengabeko hobekuntzan eta legeak markatzen dituen eskakizunak betetzen konpromitituta dagoena.
TILI-en helburua bertako ikasleen heziketa integrala sustatzea da. Horretarako, gizarteak eta osasun eta gizarte arloko enpresek eskatzen dituzten konpetentzia espezifikoak eta orokorrrak jasoko dituzten ikasleak prestatzen ditugu.
IKUSMIRA
TILI-en asmoa, osasun eta gizarte arloan kalitatezko prestakuntza ematen duen zentrotzat hartua izatea da. Gure ikaslearen lan munduratzea ziurtatzeko, bere ibilbide profesionala garatzen ahalegintzen gara, enprendizaia eta ekimena sustatuz eta ikerketarako grina bultzatuz. Enpresek exigitzen dituzten konpetentzia digitalak eta hizkuntza konpetentziak sustatu nahi ditugu gure ikasleengan. Beraz, eleaniztasuna bultzatzen dugu, euskara gure lehentasunezko hizkuntza izango delarik.
Irakasleri konprometitua, ongi prestatutakoa eta ikasleekin hartu-eman estua eta zintzoa eskaintzen duena. Berriztatzaileak diren teknologiekin eta ingurumenaren babesarekin nahiz jasangarritasunarekin konprometitua dagoena. Halaber, bere langileen seguritatea eta osasuna bermatzeko legediak eta arlo horretan dauden araudiek diotena betetzen ahalegintzen gara . Kudeaketarako sistema berriei irekita gaudenez eta Eusko Jaurlaritzako Tknika erakundearen kolaboratzaileak geranez, Kudeaketarako sistema guziak Sistema integral bakar batean uztartzea da gure helburuetako bat.
BALIOAK
  • Ikasle eta irakaslearen arteko harremana estua, zintzoa, zuzena eta integratzailea da, une oro berdintasun printzipioetan oinarritua, hala nola, sexu, etnia, erlijio edo eta ideia soziopolitikoen araberako berdintasun printzipioak.
  • Gure ikasleen lanbide formazioan ibilbide eta esperientzia luzea duen zentroa.
  • Langileria gaztea, ekintzailea eta kooperatibismoarekin eta berrikuntza eta ikerketarekin konprometituta dagoena.
  • Beren lankideak eta beraien trebeziak sustatzen dituen lidergo konprometituak zuzenduriko Lan Taldea.
  • Pertsona bere osotasunean hartzen duen ikaskuntza estiloa, horretarako ikaslearen formazio integrala, alderdi intelektualak eta etikoak uztartzen dira.
  • TILIk, elkarren arteko begirunean eta laguntzan oinarriturik, Aliantzek eta erakunde laguntzaileek osaturiko sarea egina dauka bere helburuak lortzearren.