Berriak

feria-FP-Recuperado

Martxoak 31 eta Apirilak 1ean Tolosan egingo den Lanbide Heziketa azokan izango gara. Egun hauetan hainbat ekintza egingo ditugu; ostiralean goizean zehar (9:00-14:00) ikastetxeko ikasleen bisita gidatuak egingo ditugu. Bertan Lanbide Heziketako ikasketen ezaugarriak eta azalpen orokorrak emango dira eta ikasleek beraien esperientziak azalduko dituzte metodologia desberdinak argituz (DUALA, ETHAZI, URRATSBAT, IKASENPRESA…)

Larunbatean, Tolosaldeko Lanbide Heziketa ikasketak eskaintzen dituzten zentroek beraien zikloen azalpenak (teorikoak eta praktikoak) jaso eta ikusteko aukera egongo da goizean zehar (10:00-14:00). Partaide eta bisitarien iritziak jasoko dira urrenez.

Azokan parte hartuko dugun zentroak:

  • TOLOSA: Inmakulada Tolosako Lanbide Ikastola, Laskorain ikastola, Orixe ikastetxea eta Herrikide ikastetxea.
  • ALEGI: Aralar ikastetxea.
  • ANOETA: Anoetako ikastola.
  • AMASA-VILLABONA: Erniobea ikastetxea eta Zubimusu ikastola.
  • LEITZA: Amazabal ikastetxea.
  • ANDOAIN: Leitzaran ikastetxea
  • IBARRA: Uzturpe Ikastola