Katealegaia

KL Katealegaia Gipuzkoan elbarritasunen bat duten pertsonak lan munduan txertatzen 25 urteko ibilbidea duen ekimen historikoa da. Proiektu honekin, zahartze eta hondatze goiztiarra aurreikusi eta erantzuna emateko tresna erabilgarria eta dohainekoa sortu nahi dugu. Edozein enpresetan erabilgarria izango den tresna honekin, enpresek euren langileen lanpostuak beraien gaitasunetara moldatuko dira, langileek euren postuak mantendu ahal izateko.

Deneb Medical

Deneb Medical punta-puntako ikerketa enpresa berritzailea da. Azken urte hauetan ebakuntzen arloan iraultza izango den metodo berritzailea garatzen ari dira laser teknologian oinarrituta. Inmakulada Ikastolako Diagnosi Irudia eta Osasun Dokumentazio eta Administrazio Goi Mailako ikasleak parte hartzeko aukera daukagu beraien proiektuan.

Bizitza Salbatu Nahian

“Bizitza Salbatu Nahian” Proiektua, CIC-Biomagune eta Onkologikoarekin batera eman da aurrera. Minbizia pairatzen duten pazienteen diagnostikoan erabiltzen den “PET” frogaren nondik-norakoak ezagutzera eraman nahi da. Honetarako, “Diagnosi Irudia eta Medikuntza Nuklearreko” ikasleek bideo bat garatu dute Erradiofarmakoaren sintesitik hasita, gaixoari administratu eta emaitzak lortu arteko prozesua azalduz.

Osasun Ikerketa Estatistikoak

Osakidetzarekin elkarlanean garatuko den proiektu honetan, “Osasun Dokumentazioa eta Administrazioa” ikasten duten ikasleek lehen arretan eta arreta espezializatuan dauden maiztasun tasak aztertuko dituzte. Honela, populazioa osatzen duten jatorri ezberdinekoen artean, erabileran ezberdintasunik dagoen ikusi eta hala bada zergatiak aztertu ondoren neurriak hartu ahal izateko.

SOROTSI NAHI?

Proiektu honi esker, gure ikasleek lehen sorospenetako konpetentziak eskuratzen dituzte, gizarteko hainbat erakunderi lehen sorospenetako oinarrizko formazioa eskainiz.

2017ko abenduan, Gizarteratzeko eta Arretako ikasleek elkarlanean, lehen sorospeneko ikastaroa eskaini zieten Tolosaldeako 15 irakasleri.

ZORIONAK !!!!

FARMAZIAREN ESKAINTZARI ERANTZUNEZ

  1. Proiektuaren Helburua:
  • Ikasleei lanerako behar dituzten konpetentziak lortzeko  testuinguru erreala eskeintzea, ikasle hauek aldi berean, testuingurua eskeintzen dien farmazia hauentzat lagungarri izango den zerbitzua eskeiniko dutelarik.
  • Farmazilari tekniko konpetenteak lortzea kontratatzerako.
  1. Proiektu pilotua farmazia bulego batean:
  • Farmaziaren beharrak aztertu eta formaziorako materiala bildu.
  • Ikasleak Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan prestatu eta ebaluatu, disziplina arteko erronka bidez.
  • Astean arratsalde batez, ongi prestaturiko ikasle bana farmaziara.
  1. Proiektu pilotua proiektu bihurtu da Gipuzkoako  Farmazilari Elkargoaren bidez, gainerako farmazietara zabaldu delarik.
  • Asmoa, disziplina arteko erronka desberdinak diseinatzea, farmazia bakoitzean behar ezberdinetara egokituz, modu honetan, ikasleek testuinguru ezberdinetara egokitzen ikasiko dutelarik eta behar ezberdinei erantzuten.

ODOL EMAILEAK

Proiektuaren bidez, kontzientzia harrarazi nahi da odola emateak duen garrantziaz, eta eraginkortasunez parte hartzera bultzatu, “Odolaren bankua” mantentzen laguntzeko.

Irailak 28 eta 29an 68 pertsonek eman zuten odola. Mila esker guztioi !!!!

EGUN OSASUNTSUA

“Egun osasuntsu “ lelopean ikastolan ohitura osasuntsuak sustatu nahi ditugu. Urtero egun bat eskaintzen diogu, bereziki, ikasleengan kontzientziazioa bultzatu  nahian. Hona hemen 2018ko egitaraua:

Maiatzaren 18an hurbil zaitez antolatu dugun EGUN OSASUNTSUra.

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak, auzokide guztiak gonbidatu nahi ditu, egun horretarako prestatuta ditugun ekintzetara:

Goizeko 8etan Josu Martinez mediku dietalariaren hitzaldia izango dugu. Bertan, eguna ondo hasteko gosarian hartu beharreko jaki egokiak zein diren azalduko digu eta ondoren, inori zalantzarik gera ez dakion, denok elkarrekin gosalduko dugu.

11:15 etan Zumba Maratoia Mila García-Iturrosperen eskutik eta 12:00tan futbol txapelketa ikasleen eskutik ikastolako patioan. Aurten gainera, aldi berean, kirol egokituaz gozatzeko aukera izango dugu.

Guztiak gonbidatuta zaudete eguna gurekin pasatzera!

Eta ez ahaztu… BIZI LAGUNARTEAN  MUGITUZ, ONDO PASAZ ETA ELIKATUZ!!!!!

OSASUN SUSTAPEN ASTEA

Osasun sustapena da pertsonek bizi ohitura osasuntsuak eskuratzeko biderik efektiboena. Gainera, gizartean aktiboki parte hartzeko prestatzen ditu, jarrera kritikoak eraginez.

Hori dela eta, ikastolan osasun sustapen astea antolatzen dugu. Bertan AGIPADeko kideen parte-hartzearekin drogak ditugu hizpide, eta erizaintzako ikasleek osasun txekeoak eskaintzen dituzte ikastolan.

JOLAS KOOPERATIBOAK

Ikastolako bizikidetza eta euskararen erabilera uztartzeko, jolas kooperatiboen elkartrukea egiten dugu maila eta ziklo desberdinetan. Gainditu beharrekoa ez da jolas fisiko bat, denon parte hartzea eta kooperazioa baizik

Jolasaren bitartez lankidetza, kooperazioa, tolerantzia, komunikazioa, gatazkak gainditzeko moduak bideratzea, autoestimua eta auto-kontrola areagotzea dugu helburu.

Mugi Tolosa

Ekintza honen helburua bizitza osasuntsu bat izateko ibiltzeak duen garrantzia aldarrikatzea da, aldi berean harreman sozialak sustatzen direlarik.

Ikastolako ikasleek laguntzaile bezala parte hartzen dute asteazkenero.

Botilzarra

Gazteei zuzendutako prebentzio programa ibiltari bat da. Helburua batez ere gazte eta nerabeen alkoholaren kontsumoa murriztea da. Bide batez kontsumo horrek sor ditzakeen arriskuen inguruan informatzea eta kontzientziatzea ere.

Gure ikastolako adin nagusiko ikasleak parte-hartzen dute egitasmo honetan boluntario gisa kilometroetan eta inauterietan.

Ospitaleko Zibergela

Donostiako ospitaleak Zibergela deritzon  espazio bat dauka non hezkuntzarekin eta aisialdiarekin loturiko era guztietako ekintzak gauzatzen dituzten bertan.

Erizaintza Laguntzaileko ikasleak kolaboratuko dute proiektu honetan.

Tolosako Heziketa babes gela

Bolondres talde batek, irakaske ohi eta Inmakuladako Gizarteratzeko ikasleek, ikasketak aurrera eramateko zailtasunak dituzten ikasleei laguntza pertsonala eskaintzen diete.

Astean zehar, bi egunetan lan egiten du talde honek, eskola-orduaren ondoren.

IKASENPRESA VII. FERIA . EIBAR

Urtero bezala, Eibarreko Untzaga plazan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura Sailak, TknikaK eta Eibarko Udalak antolatutako VII. Ikasenpresa azokan parte hartuko dugu.

Ikasenpresa Erdi Mailako eta Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako proiektua da. Programa honen bidez enpresa berri bat sortzeko esperientzia zuzenean bizitzeko aukera izaten dute ikasleek eta, aldi berean, ekintzailetasunerako gaitasunak garatzen dituzte.

Aurtengo azokan, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolako 20  proiektu aurkeztuko ditugu

http://www.savevideoyoutube.net/video/_gdWsK2fNNI

ZORIONAK !!!

ERAKUTSIS IKASI

“Erakutsiz Ikasi” eskualdeko ikastetxeen eta Tolosaldeko Atariaren lankidetzan egindako egitasmoa da. Ikasleen ikasketa prozesuan txertatu da Tolosaldeko Ataria hedabide multimedia, eta horrela adin ezberdinetako ikasleek idazmena eta ahozkotasuna landuko dituzte, eta beraien trebetasun eta lanak erakutsi ahal izango dituzte, bai astekarian, bai irratian eta baita tarte honetan ere.

2017-12-18 (Gizarteratzeko bigarren mailako ikasleak). Kontsumista naiz?

Begiratu zure ingurura. Inguruko guztia behar al duzu? Erantzuna ziurrenik argia da: ez. Jantziak, oinetakoak, mugikorra, telebista, ordenagailua, tableta, argazki kamera, musika entzuteko gailua, autoa, motorra… Ezin al gara hauek gabe bizi?

IKASENPRESAKO I. KONGRESUAN PARTE HARTU DUGU

IKASENPRESAKO I. KONGRESUAN PARTE HARTU DUGU, EKINTZAILETZA KULTURA LANTZEN ARI DIREN LANBIDE HEZIKETAKO IKASLEEN BILGUNEAN, “IZAN EKINTZAILE” LELOPEAN  (2017-12-12)

Diagnosi Irudiko IKASIZPI enpresak 2.saria lortu du “Gure ikasenpresa”ren defentsan!

Farmaziko  ZAKEO enpresak 1.saria lortu du

Diagnosi Irudiko  OBLAK enpresak 3.saria lortu du “Gure ikasenpresa”ren  defentsan!

Zorionak guztioi !!!!

Tolosaldeko III. Lanbide Heziketako Azoka

2015 urtetik Tolosaldeako Lanbide Heziketako Azoka ospatzen da, Tolosan. Udaberriko ostiral eta larunbat batez, Tolosaldeako LHko ikastetxeak kalera irteten dira hezkuntza-eskaintza aurkeztu eta ikastetxeak ezagutu arazteko asmoz.

Hirugarren urtez jarraian, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola azoka honetan izan da, aurten apirilaren 20 eta 21ean. Bi egun hauetan jarduera anitzak burutzen dira:

Ostiraletan (9:00-14:00) ikastetxeko ikasleen bisita gidatuak egiten dira. Bertan ikastetxeko ikasketen ezaugarriak, azalpen orokorrak eta lan irtenbideei buruzko informazioa ematen da eta ikasleek beraien esperientziak azaltzen dituzte metodologia desberdinak argituz (DUALA, ETHAZI, URRATS BAT, IKASENPRESA…).

Larunbatean, Tolosaldeko Lanbide Heziketa ikasketak eskaintzen dituzten zentroek beraien zikloen azalpenak (teorikoak eta praktikoak) irekian jaso eta ikusteko aukera egongo da goizean zehar.

Azoka antolatzen duten ikastetxeak:

  • Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola
  • CIFP Don Bosco LHII
  • Tolosaldea LHko Ikastetxe Integratua
  • Frairoso Nekazaritza Eskola
  • Peñascal

Agenda 21 garapen iraukorraren printzipioetan oinarritzen  den prozesu parte hartzailea da. Tokiko  jasangarritasunaren aldeko prozesua izanik TILIk ere partaide aktiboa izan nahi du.

Bizi kalitatearen hobekuntza xede nagusia duenez,  jasangarritasun iraunkorraren, gizarte justiziaren, ekonomia iraunkorraren eta  herri-ingurumen eta natur-ingurumenaren arteko uztarketaren orekan oinarritzen da.

Agenda 21 udalerriko ingurumena etengabe hobetzeko xedearekin jarduteko konpromisoa da, eta helburu jakin batzuk nahiz udal politiketarako estrategia komunak zehazten dituen tokiko planean gorpuzten da.

Helburu horiek guztiak lortzeko TILIk Tolosaldeako beste ikastetxe eta erakundeekin batera  urtean zehar aurrera eramaten diren  proposamenetan eta jardueratan parte hartzen du  , ikasleria lan horretan inplikatuz, ingurumenarekiko eta komunitatearekiko elkartasunaren eta konpromisoaren balioak sustatuz.

Ikastola izanik TILIren konpromisoa euskara eta  euskal kulturarekiko erabatekoa da, hori dela eta,  2005.urtez geroztik  hezkuntza sailak  sustatzen duen Ulibarri  programaren partaideak gara. Programari esker euskararen erabileraren normalkuntzaren alde eginiko aurrera pausuak nabarmenak dira.

Egun,  eskaintzen ditugun ziklo  guztiak D eredukoak dira  eta  kalitatezko edukiak  eskainiz  ikasleak lan-munduan  euskaraz normalkuntzaz aritzeko prestatzen ditugu. Bestetik,  elkar-lan estua dugu herriko erakunde euskaltzaleekin,  horren isla euskara mahaiaren osaketa izan delarik, horri esker urtero  Lanbide Heziketa feria antolatzen dugu, Tolosaldeako lanbide heziketaren eskaintzari euskararen balio erantsiz.

TILIk  D ereduko zikloak eskaintzen dituenez,  B1 edo B2 hizkuntza profila airtortzen zaion agiria eskuratzeko   aukera zabaltzen diogu ikasleari.

HEZKIDETZA PROIEKTUA

Tolosako udaletxearen laguntzaz, 2012. urtetik hona Hezkidetza proiektu integralean parte hartu dugu erdi mailako zikloetan

Proiektu honen helburua da ikas komunitateari laguntzea gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren balioak bultzatzen, hala, balio eta begiramen bera izan dezaten publikoa denak eta pribatua denak, politikoa denak, etxekoa denak, arrazionala denak, afektiboa denak, maskulinoa denak eta femeninoa denak. Era berean, kontua da ikasleak heztea aniztasunean eta ezberdintasunean, aukera-berdintasunean eta indarkeriaren eta sexu-erasoen prebentzioan.

Beste behin gure ikasleen burujabetasuna bultzatu nahi dugu, berdintasunean eta hezkidetzan oinarrituko den gizartearen eraikuntzan parte hartzaile aktiboak izan daitezen.