
Gizarteratzeko Goi mailako teknikaria
Gizarteratzeko beharrezko esku-hartzeak identifikatu,antolatu eta aurrera eramateko gai izango zara,eleaniztasunean egoerei aurre eginez.

Diagnosi-irudiko eta medikuntza nuklearreko goi-mailako teknikaria
Medikuaren agindua betez eta Diagnosi Irudiko teknikak erabiliz,esate baterako,Erradiologia,TC,Erresonantzia,Medizina Nuklearra,Ekografia…osasun profesional honek irudiak lortuko ditu pazientearen diagnosirako eta tratamendurako.Halaber,bezeroa egoki tratatuko du bere zerbitzuan dagoen bitartean eta beharrezko diren babes neurri egokiak hartuko ditu bere jardueran.

Osasun-dokumentazioko eta administrazioko goi-mailako teknikaria
Pazienteen arreta eta kudeaketa-prozesuetan,eta osasun-zentroen administrazio-kudeaketan esku hartze da informazio eta dokumentazio klinikoa tratatzeko prozesuak antolatuz,datuak bilduz,erregistratuz eta kodetuz,informazioa balidatuz eta araudiaren betearazpenak bermatuz.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria (erdi maila)
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei,beraien bizi kalitatea mantendu eta hobetzeko,etxeko eta instituzioetako esparruan arreta emango diezu;hau lortu ahal izateko arlo ezberdinetan laguntza jarduerak eskainiz.

Erizaintza laguntzailea (erdi maila)
Pazientearen laguntzarako zerbitzuetan eta bere inguruko osasun baldintzetan lan egingo duzu erizaintza-taldeko kide gisa,lehen mailako laguntza zentroetan,komunitatearentzako laguntzetan edo/eta laguntza espezializatuetan.

Farmazia eta parafarmaziako teknikaria (erdi maila)
Biltegien kudeaketa eta administrazioa lana egiteko,farmazia produktuak egiteko,salmentak burutzeko eta osasunaren sustapenerako prozedurak aurrera eramateko gai izango zara,kaleko farmazia eta parafarmaziako establezimenduetan nahiz ospitaleetako farmazia zerbitzuetan.
Metolodogia, lan eremuan aurki daitekeen egoera erreal konplexu bati irtenbidea ematean datza, ikasleak ekipo batean partaide aktibo moduan lan eginez.
Ikasle bakoitzak, bere irteera profila oinarri hartuta, beharrezkoak zaizkion zeharkako konpetentzia (talde lana, komunikazioa, gatazka kudeaketa, ekimena..) eta espezifikoak bereganatzeko aukera du.
Eta guztia hezkuntza kooperatiboa ardatz hartuta:
Multilingualism – Eleaniztasuna
Ikastolan hizkuntzetan honako profila lortzen duten pertsonak hezi nahi ditugu:
- Euskara eta euskal kulturarekiko konprometitua: Euskara eta euskal kultura sustatzeko, ikastolan eta gizarte mugimenduetan konpromisoz auzolanean parte hartuz, euskal herritar arduratsu izateko.
- Euskaldun eleanitza: ahoz zein idatziz egoera profesionalak eskatzen dion hizkuntza era egokian eta eraginkortasunez erabiltzeko (euskaraz eta gaztelaniaz adierazpen bikaina eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean eraginkortasuna, aurrez aurre nahiz eremu digitalak erabiliz bere iritziak eta azalpenak komunikatzeko).
Laguntzaileak
Hauek dira gurekin kolaboratzen duten entitate batzuk