Curriculum kanpoko proiektuak
ABEGI
Abegi elkarteak, kalean bizi diren pertsonen babeserako helburu duten funtzio horretan ere, gure ikasleek beraien ekarpena egin dezakete boluntariotzaren bitartez.
Abegik Tolosan duen egoitza gauetan irekitzen da; kalean bizi den jendea bertan afaldu, gaua pasa eta gosaltzeko aukera du, baina honez gain, bertan dauden profesional eta boluntarioekin harreman atseginak sortzeko tokia da.
Boluntarioek duten papera oso garratzitsua da honetan ere, denok bait dugu egoera latz batetan muxutruk pertsona atseginekin egoteko desio eta beharra.
ATZEGI BABES FUNDAZIOA
ATZEGI BABES FUNDAZIOAK adimen desgaitasuna duten pertsonekin eta babes juridikorik eman diezaioeken senitartekorik ez duten pertsonekin lan egiten du. Gure ikasleek, pertsona hauen bizitza kalitatea hobetzen lagundu dezakete tutelapean dauden pertsonekin laguntasun harreman bat sortuz.
Gizartearen partaide izaten, gaitasunak garatzen eta ondo sentitzen laguntzen dute boluntario hauek. Eta honez gain…
- Giizarte justuagoa eta solidarioagoa eraikitzen dute.
- Ezgaitasuna duten pertsonen gaitasunak azaltzen dituzte.
- Gizartea kontzientziatzen dute.
- Aurreiritziak ezabatzen dituzte.
- Solidaritatea eta parte-hartzea bezalako balioak sustatzen dituzte.
Atzegi Babes Fundazioa eta hau osatzen duen familiarentzat, boluntarioak oso garrantzitsuak dira.
CEAR
CEAR-Euskadi erakundeak errefuxiatuen, aberrigabeen eta migratzaileen eskubideak defendatzen ditu.
Xede diren pertsonei laguntzeko hainbat baliabide daude eta horien artean 0 fasea “Lehen harrera” izeneko aterpea dago Tolosan.
Bertara iristen diren pertsonak ez dute beharrezko baliabiderik bizirauteko, beraz helburua pertsona hauen oinarrizko beharrizanak asebetzea da.
Boluntariotza honen helburua aipatutako aterpetxean bizitzen ari diren pertsona eta ikasleen artean banan banako topaketak sortzea eta aldi berean hizkuntza sustatzea litzake.
ESKOLA BABESA
ESKOLA KIROL-EGOKITUA
Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatutako jarduera fisiko eta kirol aniztasuna jorratzeko programa batean parte hartzeko aukera dute arretako eta gizarteratzeko ikasleek
Eskola orduetatik kanpo beraien ikastetxeetan kirola egiteko aukerarik ez daukaten neska-mutilentzat antolatutako programa da, eta saioak eskualde desberdinetako kiroldegi, ikastetxe eta igerilekuetan eraman dira aurrera.
ATZEGI
Gure ikasleek adimen desgaitasuna duten pertsonekin aisialdi eta opor ekintzak egiteko aukera dute Atzegik eskeintzen duen programa desberdinetan parte hartuz.
Adimen desgaitasuna duten 16 urtetik gorako pertsonentzako aisialdi eta denbora libreko ekintza ugaritan parte har dezakete gure ikasleek boluntariotza egiten; txolarte klubetan, kirol ekintztan, opor bidaietan, kultura saiotan…
Ederki pasatzeko aukera paregabea!
BIZILAGUNAK
Bertako familia eta pertsonak atzerritik etorritakoekin bazkari batean biltzen dituen egitasmoa da.
Beste urte batez ere gure ikasleak dinamizatzaile moduan aritu dira.
BOTILZAHARRA
Gazteei zuzendutako prebentzio programa ibiltaria
Gazte eta nerabeen alkoholaren kontsumoa murriztea du helburu.
Bide batez kontsumo horrek sor ditzakeen arriskuen inguruan informatzea eta kontzientziatzea ere.
Gure ikastolako adin nagusiko ikasleak parte-hartzen dute egitasmo honetan boluntario gisa kilometroetan eta inauterietan.
GABONETAN ABESTEN
Urtero bezala, aurten ere Eguberrietan, Tolosako Inmakulada ikastolako irakasle eta ikasleak,
Tolosako Uzturre eta Iurreamendi Egoitzetara eta Ibarrako Garagunera hurbilduko gara kantuan.
MUGI TOLOSA
Ibiltzeak duen garrantzia, bizitza osasuntsu bat edukitzeko eta harreman sozialak sustatzeko.
Ikastolako ikasleak parte-hartzen dute asteazkenero
ODOL-EMAILEAK
Kontzientzia hartuz odola emateak duen garrantziaz, eta parte hartzera bultzatuz.
SAHARA
Eremu biosanitarioan 3D BIOMODELOAK EZARTZEN
Diagnosi-irudiko goi-mailako zikloko ikasleek aurrera emango duten ikasketa zerbitzua da.
Diagnostikorako irudi-tekniken artean 3D inprimaketa sistematizatzea lortu nahi da, hezkuntza-profila eta ospitale-eraginkortasuna hobetzeko eta baliabide sanitarioak eta profesionalak optimizatzeko.
AGENDA-21
Ikasturte berezi baten aurrean gaudela ukaezina da, bizitzen ari garen egoeragatik eta baita Eskola Agenda programa berritzen zaigulako.
Abiatu berri dugun 2020-2021 ikasturtean, Eskola Agenda 21 programatik Eskolako Agenda 2030era jauzia egingo dugu, Bertan, Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) proposatutako iraunkortasunerako helburuak oinarritzat hartuta, haur, gazte zein helduek, ikastetxe zein etxetik, iraunkortasuna lantzen jarraituko dugu.
2030 Agenda 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten, aho batez, NBE-Nazio Batuen Erakundea (ONU) osatzen duten 193 herrialdek. Prozesu parte hartzaile eta anbizio handikoaren emaitza da. Ekintza-plan unibertsala, integrala eta eraldatzailea da, pobrezia ezabatzea eta planeta zaintzea helburua duena. Adierazpena (oinarriak eta printzipioak) eta 17 helburu, 169 xede eta 230 adierazle ditu.
Esteka honetan iraunkortasunerako 17 helburuei buruzko informazio gehiago dago eskuragarri: UNESCO ETXEA
17 helburu hauei beste bat ere gehitu diete hainbat entitate edo eragilek eta guk ere garrantzitsua deritzogu: Hizkuntza eta Kultur aniztasuna.
Guztion konpromisoarekin aldaketak lortuko ditugu gizarte justuago, demokratikoago eta jasangarriagoa baterako bidean.
Denon artean lor dezakegu!
COVID-19 ETA NERABEEN OSASUN MENTALA
Tolosako Inmakulada Lanbide IkastolaK (TILI) eta EASO politeknikoak martxan jarri dute zuzenki nerabeen ongizatean inpaktua eduki dezaken proiektua. Erdi eta goi mailako ziklo desberdinetako ikasle eta irakasleen artean ekipoak sortu eta lanean hasi dira COVID-19ak osasun mentalean agerian utzi duen beharrari aurre egiteko.
Proiektu honen iraupena bi urtekoa izango da eta nerabeen osasun mentala hobetu edota asaldurak prebenitzeko nahietik jaio da. Bi urte hauetan, ondorengo helburuei eutsi nahi zaie: lehenik, nerabe eta gazteek erronken edo ezbeharren aurrean egokitzeko duten gaitasuna hobetuko duen programa bat diseinatzea, osasun mentalari eutsi edota hobetzeko. Bigarrenik, nerabe eta gazteentzat sozializazio-espazioak sortu eta errealidade birtuala osasun mentalen asalduren prebentzioan eta esku-hartzean izan dezaken aplikagarritasuna ikertu nahi da.
GARAGUNE
Ikasketa Zerbitzu hau, Ibarrako Garagunearen eta Arreta eta Gizarteratzeko ikasleen arteko elkar-laguntzan oinarritzen da.
Garaguneko erabiltzaileen laguntza beharrei (apoioak) erantzuten diet eta gure ikasleek esperientzia ezberdinak bizitzeko aukera zuzena dute.
Aurtengo ikasturtean, Covid19aren zailtasunen aurrean ikasketa zerbitzu honekin ere aurrera egingo dugu !!
PANPIN SOLIDARIOA
Farmazia-Teknikariak zikloko ikasleek Ospital Donostiako haurrentzat panpin solidarioak egingo dituzte AEG Berrikuntza Profesionalen eskolarekin batera. Panpin solidarioarentzat lurrun-flaskoa egingo dute gure ikasleek.
SOROTSI NAHI?
Sorotsi nahi Ikasketa Zerbitzuan , Lehen Sorospenetako ikastaroak eskaintzen ditugu Tolosaldeko ikasle edo/eta irakasleentzat. Formazio saio hauek Tolosako Inmakulada Lanbide ikastolako ikasleak sortutakoa dira
2017an hasi zuen bere ibilbide ikasketa zerbitzu honek eta orduz geroztik Anoetako , Irurako, Uzturpeko eta Laskoraingo ikastoletan eta Tolosaldea Lanbide Heziketa ikastetxean izan gara
Aurten, Covid-19 eraginez, ikasketa zerbitzu hau Uzturpe ikastolan online formatuan eskainiko dugu