ERASMUS + KA1

Pertsonen mugikortasuna. Praktikaldiak atzerrian egiteko

Erasmus gutuna

Gure ikastetxea Erasmus+ programa europarrean parte hartzea ahalbidetzen dion Erasmus Gutunaren jabe da, ikasleei atzerriko enpresetan praktikak egiteko aukera eskaintzen zaielarik. Erasmus charter for higher education 2021-2027.

Honela, formazio beharrak Europako beste herrialde batean asetzeaz gain, ikasleek beste kultura bateko hizkuntza eta ohiturak ikasteko berebiziko aukera dute, besteekin erlazionatzeko trebetasunak lantzeaz gainera.

Alde batetik, goi mailako ikasketentzat ikastetxeak proiektu propioa du eta diru-laguntzak eskatzen ditu ikasleak atzerrira bidaltzeko. Bestalde, Confebask-en bitartez ere atzerrian praktika aldiak eskaintzen dira.

Polonia, Italia, Frantzia, Erresuma Batua, Portugal…bezalako herrialdeetan burutu daitezke praktika aldiak. Irakasleek ere badute atzerrian esperientzia eskuratzeko eta metodologia desberdinak ezagutzeko aukera, beren eguneroko lana hobetzeko asmotan burutako egonaldien bidez.


ERASMUS CHARTER FOR HIGHER EDUCATION 2014 – 2020


ERASMUS CHARTER FOR HIGHER EDUCATION 2021 – 2027


ERASMUS POLITIKA 2014-2020


TILI – ERASMUS POLICY STATEMENT 2021-2017


 

Beste urtetakoak

Zer da ERASMUS + KA1

Erasmus + App-a

Informazio gehiago

Hemen lor zenezake informazio gehiago

ERASMUS + KA2

Hezkuntza zentroetara bideratzeko berrkuntzarako praktika honen kooperazioa.

Vetreality proiektua

Irakasleek eta prestatzaileek inklusioa sustatzeko dituzten gaitasunak hobetzea lehentasun gisa identifikatu da. KA2 proiektu honen bidez, Italia, Portugal, Irlanda, Austria etab. herrialdetako kideekin batera, Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak hezkuntzan eta prestakuntzan integratzeko proiektua emango da aurrera. Irakasleak eta prestatzaileak prestatu behar dira, tresna digitalak eta berritzaileak erabil ditzaten. VETREALITYk erantzun bat ematen die aipatutako beharrei, helburu den taldeari – LHko irakasleak/prestatzaileak – gaitasun digitalak emango baitizkio ikasleen ikaskuntza-prozesuan aldaketa berritzaile horri ekiteko.

ASTE INTERNAZIONALA

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan, martxoaren 22-26 artean “Aste Internazionala” ospatuko da eleaniztasuna eta aniztasun kulturala lantzeko. Aste horretan, eguneroko martxa aldatu eta Ikastolak ateak irekiko dizkio nazioartean aurki genitzazken hizkuntza, ohitura, kultura zein tradizio ezberdinei askotariko ekintza eta jardunaldiak izango ditugularik.

LE MANS

Ikasleen elkartrukeak eta praktikaldiak.

Frantziako Le Mans hiriko Lycée Professionnel privé Joseph Roussel ( http://www.lyceeroussel72.com/) ikastetxearekin harreman estua du ikastolak 2015/16 ikasturtetik. Ikasleek atzerrian esperientziak bizitzeko, hizkuntz trebetasunak garatzeko eta beste kultura baten ezagutza sustatzeko, bi ikastetxetako ikasleen arteko elkartrukeak egiten dira, enpresetan praktikaldiak antolatuz.

Atzerriko egonaldiak erasmus +aren kasuan baino laburragoak dira (2-3 aste), eta atzerrira joateko aukeraz gain, ikasle frantsesak etxean jasotzeko aukera eskaintzen du. Ikastetxeak dira, praktikaldietarako hitzarmenak dituzten enpresetan ikasle horientzat praktikak antolatzen dituztenak.

Joseph Rousell ikastetxeko ordezkarien bisita (2016).

Fraisoron egon ziren ikasle frantsesak (2016).

Beasaingo Arangoiti egoitzako arduradunak, ikastolako arduraduna eta ikasleak (2017).

Gure ikasleak Le Mans-en (2018).

Ikasle frantsesak Ordizian (2017).

Ikasle frantsesak Ordizian (2017).

KOMPAR (2019-2022)

Plataforma hau Euskadi, Nafarroa eta Akitaniako lanbide-heziketako arlo sozial eta soziosanitarioko 11 ikastetxek osatzen dute. Ikastolak Kompar plataforman parte hartzen du 2016-17 ikasturtetik, Gizarte integrazioa eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta zikloekin.

Mugako lurraldeko bateko etorkizuneko profesionalen formatzaile gisa, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean, mugaren bi aldeetan, enplegagarritasuna areagotzea da plataformaren helburu nagusietako bat. Bestalde, lanbide-heziketako praktika onak alderatu eta garatu nahi dira, baita ikasleen hizkuntza-gaitasunak eta arloko ezagutzak landu ere.