Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako programa

Zer da Ikasenpresa?

Ikasleak ikasgelan norberaren enpresa sortzeko eta ekintzailetasuna lantzeko aukera ematen digun programa.

Lanbide Heziketako Sailburu Ordetzatik, ekintzailetza izpiritua bultzatzea eta sustatzea, giltzarria dela azpimarratu da.

Zein dira ikasenpresa programaren helburuak?

  • Ikasenpresa bat sortzea, honela ikasleria ekintzaile izateak zer suposatzen duen eta horretarako eman behar dituen pausoak zeintzuk diren kontziente bihurtzen da.
  • Profesional onak eta enpleagarriak bihurtu ahal izateko ikasleriaren konpetentziak garatzea.
  • Ikasleria autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea.

Nola aritzen da ikaslea?

Helburu hauetatik abiatuz, Ikasenpresa programak, metodologia aktibo baten aldeko apustua egiten du, non ikaslegoak bere formazioaren erabateko ardura bere gain hartzen duen eta zeharkako eta teknikoak diren konpetentziak lantzeko aukera paregabea ematen zaion.

Sortutako ikasenpresa batzuk

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak sustatutako programa

Zer da urrats bat?

Enpresak sortzen laguntzeko programa bat da, lanbide heziketako ikasle, ikasle ohi eta prestakuntza ez arautuko parte den edozein pertsonari zuzentzen zaio.

Zein dira Urrats bat programaren helburuak?

  1. Enpresak sortzeko prozesu bat garatzea eta erraztea lanbide heziketaren eremuan.
  2. Enpresa-proiektuak egitera bultzatzen duen cultura bat sortzea, proiektua horiek gero probatu ahal izateko aukerarekin (prototipoak…).
  3. Programa eraginkor eta komun bat garatzea, bai enpresa proiektuei inguruko sentsibilizazioari begira eta bai dinamizazioari begira.
  4. Bere enpresa sortu ahal izateko prozesua garatu ahal izateko tresnak eskeintzea pertsona ekintzaileari.
  5. Bere empresa sortzeko baliagarriak diren baliabideak eskuratzea pertsona ekintzaileari.
  6. Kultura ekintzailea sortzea, pertsonak ekintzaile izan daitezen euren ibilbide pertsonalean.
  7. Urratsbat enpresaren sarea eratzea jardunean jarraitzen duten enpresekin: UrratSarea.

Zein dira pertsona ekintzailearen beharrezko gaitasun eta konpetentziak?

Zein dira Urratsbat programaren faseak?

Ondorengo infografian, programaren bi prozesu nagusiak erakusten ditugu; alde batetik, ikaslearen prozesuaren barne-eraztuna. Bertan, barne-eraztunean lehengo fasea sentsibilizazioa da, eta bigarren fasea ideiaren sorrera; horren ostean, proiektuaren garapena dator, eta azkenik, enpresaren sorrera. Amaieran, prozesua enpresaren jarraipenarekin bukatzen da.

Kanpo-eraztunean, berriz, dinamizatzailearen sostengu-prozesua nabarmentzen da, ekintzailetza-prozesu osoan.

Aurreko urteetan Urrats bat programari esker TILIn sortutako enpresa batzuk

AMETSA haur eskola, Astigarragan dago eta Nahia Ormaetxea da promotorea.

Landa haur eskola,  Elixabete Erizaleta da promotorea eta Urdazubin kokatzen da

KODIKLINIK, Josune Avila eta Leire Lopez dira promotoreak. Tolosan dago kokatua.