Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako programa

Zer da Ikasenpresa?

Ikasleak ikasgelan norberaren enpresa sortzeko aukera ematen digun programa.

Zer egiten du ikasleak?

  • Ikasleak bere ideia den enpresa sortzen du, enpresa honetan produktu edo/eta zerbitzuak produzitu eta hauek une ezberdinetan leku ezberdinetan (ikastetxean, programako azokan, ingurune hurbilean) saldu.
  • Enpresako produktuak saldu ahal izateko enpresaren jarduera guztiak egiten dituzte irudi korporatiboa, marketing-a, merkatu ikerketa, kontabilitatea, etab.

Zer lortzen du honekin ikasleak?

Enpresa bat martxan jartzeko jarduera guztiak ezagutzea, ekintzaile izateko gaitasunak trebatu eta garatzea.

Nola aritzen da ikaslea?

Ikaskuntza-metodologia guztiz praktikoan, beti ere, teknologia berriak oinarrizko baliabide hartuta.

Zein da ikaslearen balorazioa?

Esperientzia guztiz postiboa.

Zer da STARTinnova?

  • Gazteen artean jokabide ekintzailea sustatzeko programa.
  • Enpresaren, gizartearen ekintzailetza egitasmoa martxan jartzeko beharrezko diren metodologia eta tresnen trebakuntza lortzeko programa.

Zer egiten du ikasleak?

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak sustatutako programa

Elkartze eta lankidetza kultura sustatuz, erraztuz eta bultzatuz enpresen lehiakortasuna hobetzeko, Tknikak dinamizatutako zerbitzua.

Ekimen honen bitartez Urratsbat programaren 10 urte baino gehiagoko historian sortzen joan diren enpresen guztien erkidegoa erraztuko da.

Esperientzien elkar trukaketa, enpresa arteko elkarlanean oinarritutako proiektu berriak, euskal lanbide heziketaren ikuspena edo bezero berrien bilaketa plataforma honen helburuetako batzuk izango dira, beti ere ekintzaile baten ikuspuntutik diseinaturik.

Ekitaldi eta merkataritzarako esparru batekin, baina baita ere Urratsbat enpresen arteko elkarlana eta komunikazioa bultzatzeko, plataforma honen erronka Euskadiko ekintzaileentzako erreferentzia batean bihurtzea izango da, aldi berean bi helburu beteaz gure enpresen emaitzen kontua hobetu eta Urratsbat programaren ispiritua mantendu.