Berriak

Ikasturte berezi baten aurrean gaudela ukaezina da, bizitzen ari garen egoeragatik eta baita Eskola Agenda programa berritzen zaigulako.

Abiatu berri dugun 2020-2021 ikasturtean, Eskola Agenda 21 programatik Eskolako Agenda 2030era jauzia egingo dugu, Bertan, Nazio Batuen Erakundeak (NBEk) proposatutako iraunkortasunerako helburuak oinarritzat hartuta, haur, gazte zein helduek, ikastetxe zein etxetik, iraunkortasuna lantzen jarraituko dugu.

2030 Agenda 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten, aho batez, NBE-Nazio Batuen Erakundea (ONU) osatzen duten 193 herrialdek. Prozesu parte hartzaile eta anbizio handikoaren emaitza da. Ekintza-plan unibertsala, integrala eta eraldatzailea da, pobrezia ezabatzea eta planeta zaintzea helburua duena. Adierazpena (oinarriak eta printzipioak) eta 17 helburu, 169 xede eta 230 adierazle ditu.

Esteka honetan iraunkortasunerako 17 helburuei buruzko informazio gehiago dago eskuragarri: UNESCO ETXEA

17 helburu hauei beste bat ere gehitu diete hainbat entitate edo eragilek eta guk ere garrantzitsua deritzogu: Hizkuntza eta Kultur aniztasuna.

Guztion konpromisoarekin aldaketak lortuko ditugu gizarte justuago, demokratikoago eta jasangarriagoa baterako bidean.

Denon artean lor dezakegu!