Hezkuntza proiektua
HEZKUNTZA PROIEKTUA: METODOLOGIA AKTIBOAK: ERRONKAK
Metolodogia, lan eremuan aurki daitekeen egoera erreal konplexu bati irtenbidea ematean datza, ikasleak ekipo batean partaide aktibo moduan lan eginez.
Ikasle bakoitzak, bere irteera profila oinarri hartuta, beharrezkoak zaizkion zeharkako konpetentzia (talde lana, komunikazioa, gatazka kudeaketa, ekimena..) eta espezifikoak bereganatzeko aukera du.
Eta guztia hezkuntza kooperatiboa ardatz hartuta:
Hizkuntzak
Multilingualism – Eleaniztasuna
Ikastolan hizkuntzetan honako profila lortzen duten pertsonak hezi nahi ditugu:
- Euskara eta euskal kulturarekiko konprometitua: Euskara eta euskal kultura sustatzeko, ikastolan eta gizarte mugimenduetan konpromisoz auzolanean parte hartuz, euskal herritar arduratsu izateko.
- Euskaldun eleanitza: ahoz zein idatziz egoera profesionalak eskatzen dion hizkuntza era egokian eta eraginkortasunez erabiltzeko (euskaraz eta gaztelaniaz adierazpen bikaina eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean eraginkortasuna, aurrez aurre nahiz eremu digitalak erabiliz bere iritziak eta azalpenak komunikatzeko).