Zeregina, ikusmira eta Balioak

Hauek dira gure oinarriak

TOLOSAKO INMAKULADA LANBIDE IKASTOLA (TILI) Euskal Herriko Ikastolen elkartearen baitan (EHI) dagoen Erdi eta Goi Mailako Lanbide Heziketako itunpeko Zentro pribatua da, integrala, pertsonen bizi arteko etengabeko aprendizaia bermatzen duena eta katalogo modularra eta Lanbide gaitasunak egiaztatzeko prozedurak erabiltzen dituena. TILI euskal izaera duen erakundea da eta hezkuntza kooperatiboan oinarritzen du bere lan jarduera. Bere kudeaketarako, Kalitate osoa eta Bikaintasunaren oinarriak ontzat hartzen dituena eta etengabeko hobekuntzan eta legeak markatzen dituen eskakizunak betetzen konprometituta dagoena.
TILI-en helburua bertako ikasleen heziketa integrala sustatzea da. Horretarako, gizarteak eta osasun eta gizarte arloko enpresek eskatzen dituzten konpetentzia espezifikoak eta orokorrrak jasoko dituzten ikasleak prestatzen ditugu.

  1. JASANGARRITASUN EKONOMIKOA OINARRI HARTUTA IKASTOLAKO EMAITZA EKONOMIKO POSITIBOAK ETA SOZIALAK BULTZATZEA.
  1. GURE ALIATUAK DIREN ENPRESAK ERREFERENTZIA-ITURRI IZANIK ETA GURE IKASLEAREN BIZITZA-PROIEKTUA SUSTATUZ, HEZIKETA ZIKLO GUZTIETAN LAN MUNDURATZEA INDARTZEA.
  1. HEZKUNTZA, OSASUN ETA GIZARTE ZERBITZUETAKO ENPRESENTZAT NAHIZ GIZARTEARENTZAT, BERRIKUNTZETAN, KUDEAKETAN ETA METODOLOGIETAN ERREFERENTE IZATEA EREDU PROPIOA ETA TALENTUA BULTZATUZ.
  1. BERRIKUNTZA ETA IKERKETA PROIEKTUETAN, GURE ALIATUAK DIREN ENPRESEKIN ELKARLANA SAKONTZEA (AREAGOTZEA).
  1. EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA LEHENETSIZ, ELEANIZTASUNA INDARTZEA NAZIOARTEKO PROIEKTUAK SUSTATUZ.
  1. GELA GUZTIAK GEHIENGO RATIOETAN BETETZEA IKASLE ZORIONTSUEKIN (ASEBETEAK)
  1. IRAKASKUNTZA ARAUTUAN ETA EZ ARAUTUAN, JASOTAKO FORMAZIOAREKIKO ETA ESKAINITAKO ZERBITZUEKIKO IKASLEEN ASEBETETZE MAILA HOBETZEA
  1. PERTSONEN (PROFESIONALAK ETA IKASLEAK) GARAPEN INTEGRALA SUSTATUZ ETA GENEROAREN BERDINTASUNA ARDATZ HARTUTA, GIZARTEKO BEHARRETAN INPLIKATZEA
  • Ikasle eta irakaslearen arteko harremana estua, zintzoa, zuzena eta integratzailea da, une oro berdintasun printzipioetan oinarritua, hala nola, sexu, etnia, erlijio edo eta ideia soziopolitikoen araberako berdintasun printzipioak bermatuz.
  • Gure ikasleen lanbide formazioan ibilbide eta esperientzia luzea duen zentroa.
  • Langileria gaztea, ekintzailea eta kooperatibismoarekin eta berrikuntza eta ikerketarekin konprometituta dagoena.
  • Beren lankideak eta beraien trebeziak sustatzen dituen lidergo konprometituak zuzenduriko Lan Taldea.
  • Pertsona bere osotasunean hartzen duen ikaskuntza estiloa, horretarako ikaslearen formazio integrala, alderdi intelektualak eta etikoak uztartzen dira.
  • TILIk, elkarren arteko begirunean eta laguntzan oinarriturik, Aliantzek eta erakunde laguntzaileek osaturiko sarea egina dauka bere helburuak lortzearren.

Ikusmira estrategikoa

Oharra: Bertsio animatua ikusteko, egin klik irudiaren gainean, edo honako lotura zuzenean.

Gure estrategia

Bikaintasunerako bidean

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak (TILI), 2006an langileen kooperatiba gisa antolatu zen unetik, oso garbi eduki du etengabeko hobekuntzan sustraitutako kudeaketa sistema (KS) eraginkor bat ezinbestekoa zela esparru ezberdinetan planteatutako erronken arrakasta lortu ahal izateko. Halaber, KS horrek  langile guztiak, salbuespenik gabe, onartutako tresna izan behar zuela argi ikusi genuen.

Bikaintasuna eta Etengabeko hobekuntzarako bidean, lehen “Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia” eta orain “Tknika Lanbide heziketarako berrikuntza zentroa” erakundearen ezinbesteko laguntza aurkitu dugu eta, bidelagun harturik, gure kudeaketa guztia sistema integral batean epe motzean ezartzeko asmotan gaude.

Eta, kudeaketaren arloan ere, TILI´ko langileak etorkizunak zalantzarik gabe ekarriko dizkigun hurrengo erronkei aurre egiteko prest gaude, gogoz eta ilusioz beterik.

Title

Bikaintasunerako Estrategia hau aurrera eramateko, hainbat mugarri jartzen eta sendotzen joan da azken urteotan, hona hemen garrantzitsuenak:

  • 2008 2008 – EFQM – Zilarrezko Qa
  • 2011 2011 – EKOSCAN
  • 2012 2012 – EJ´ko EUSKAL AGENTZIAREKIN (gero TKNIKA) elkarlanaren hasiera PKS eta KSI inplementatzeko
  • 2013 2013 – ISO9001
  • 2014 2014 – AUTOEBALUAZIOA – HOBBIDE
  • 2015 2015 – ISO14001
  • 2016 2016 – OHSAS18001 — KSI
  • 2018 2018 – ISO9001 eta ISO14001 bertsio berriak
  • 2019 2019 – Urrezko Kudeaketa Aurreratua

Kudeaketa politika

TILIk bezeroekiko, legezko, arauzko eta guk geuk ezarritako betekizunak betetzeko konpromisoa hartzen du, bai eta bere Kudeaketa Sistema Integrala etengabeko hobekuntza garatzeko ardura hartu ere.

Kalitate ziurtagiriak

Azken urteotan lortu ditugun zihurtagiriak