Berriak

Azken urteetan gorantz doa adierazle honen balioa. Honek erakusten digu ikasleak ohartzen direla ingurumenaren garrantziaz eta ikastolak gai honen inguruan egiten duen lanketaz.

Urte osoan zehar sentsibilizazio ekintzak burutzen ditugu ikasleak ingurumen alderdi ezberdinetan sentsibilizatzeko eta beraien jarreran eragiteko. Oraindik ez dugu lortu ikasle guztiengan eragitea baina horretarako lanean jarraituko dugu!

Ikastolaren jardueran sortutako ingurumen alderdi guztiak ditugu identifikatuak eta neurriak hartzen ditugu hauek hobetzeko. Grafika honetan ingurumen alderdi nagusiek azken urteetan izandako bilakaera ikusten da. Urte batzuetan lortu dugu kontsumoak murriztea baina oraindik hobetzen jarraitu behar dugu.