Berriak

Azken urteetan adierazle honen balioak gora egin duen arren, ikasturte honetan beherakada izan du. Datorren kurtsora begira beharrezko neurriak hartuko ditugu honen aurrean.

Urte osoan zehar sentsibilizazio ekintzak burutzen ditugu ikasleak ingurumen alderdi ezberdinetan sentsibilizatzeko eta beraien jarreran eragiteko. Oraindik ez dugu lortu ikasle guztiengan eragitea baina horretarako lanean jarraituko dugu!

Ikastolaren jardueran sortutako ingurumen alderdi guztiak ditugu identifikatuak eta neurriak hartzen ditugu hauek hobetzeko. Grafika honetan ingurumen alderdi nagusiek azken urteetan izandako bilakaera ikusten da. Azken urtean adierazle guztietan genuen helburua (argi indarraren salbuespena) betetzea lortu dugu.