“www.inmakuladatolosa.eus” izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak (TILI hemendik aurrera), dauzka.

TILI-k, bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.

TILI-k, ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.

Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, TILI-k, ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.

TILI-k ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.

Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere TILI-k, jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.

Datu pertsonalen babesa

TILI-k, web honetako erabiltzaileek emandako datuen lehenago adierazitako zereginetarako bakarrik erabili ahal izango dituela.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa aintzat hartuta, jakinarazten dizugu inprimakietan edo posta elektronikoz bidaltzen dizkiguzun datuak TILI-k, beste erakunde bateri emateko edo beste zerbaitetarako erabili nahi izanez gero, lehenago erabiltzaileari jakinarazi beharko dio eta haren berariazko baimena beharko du erabiltzeko.

Halaber, gogorarazi nahi dizugu zure datuei buruzko informazioa eskatzeko eskubidea duzula, bai eta horiek zuzentzeko, aldatzeko, aurkakotasuna adierazteko edo ezabatzeko ere.

Pribatutasun politika

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera (aurrerantzean, DBLO), erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honetan ematen dituzten datu pertsonalak TILI-ren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, TILI-k Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoko Erregistro Nagusian.

TILI-k erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

Cookie-ak

Gure webgunean jasoko duzun esperientzia hobetzeko eta bermatzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Konfigurazioa ez baduzu aldatzen, webgune honetako cookie guztiekin ados zaudela ulertzen dugu. Konfigurazioa aldatu nahi izanez gero, honako azalpen hauek jarraituz egin zenezake.