Berriak

Maiatzaren 24an hurbil zaitez urtero antolatzen dugun EGUN OSASUNTSUra.

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak, auzokide guztiak gonbidatu nahi ditu, egun horretarako prestatuta ditugun ekintzetara.

Helburua, elikadura egokia eta ariketa fisikoa guztion eguneroko bizi-ohituretan (bakarka, nahiz taldean) txertatzea dugu.

Izan ere, ariketa fisikoak berehalako  eragin positiboa bait du gure garunean, baita gure gogo-aldarte eta kontzentrazioan ere. Epe luzean irauten du eragin horrek, memoria eta  energia indartzen. Horrez gain,  burmuineko  gaixotasun sendaezinetatik babesten du. Astean 3 edo 4 aldiz 30 minututako  ibiltzea, dantzatzea edo mugitzea bezalako saio aerobikoak nahikoak direlarik hori lortzeko.

8:00tan denok gosari osasuntsua egingo dugu.

11:00 etan kirol ezberdinetan parte hartzeko aukera guztiontzat: zumba, saskibaloi jaurtiketak, brillet,  jolasen-ginkana, oinarrizko- masajea …

Guztiak gonbidatuta zaudete eguna gurekin pasatzera!

Eta ez ahaztu… BIZI-OHITURA OSASUNTSUAK PAUSOZ-PAUSO BARNERATZEN DIRA!!!!